Ordiziako Udalak 'QdeQuesos' saria jaso du Madrilen
Gaztaren inguruko ekitaldi publikoei dagokien saria jaso du Ordiziako Udalak.
QdeQuesos saria jaso zuen atzo iluntzean Ordiziako Udalak Madrilen. Gaztaren alde egindako lana saritu dute gaztaren munduko ekitaldi publikorik onenaren atalean emandako sariarekin, Ordiziako azokan gazta bultzatzeko egiten diren ekitaldi ezberdinei erreferentzia eginez.
Q de quesos‘ Saria 2017. urtean sortu zen, gaztaren mundua ezagutzen lagundu duten enpresen, erakundeen eta profesionalen ibilbidea aitortzeko helburuarekin. Espainiar estatu mailan egiten den lehiaketa da. Aurten, zortzigarren edizioa izan da.
Epaimahaia gastronomia, kazetaritza eta ostalaritza munduko jendeak osatu du, eta guztira, zazpi sari banatu dituzte. Aipatzekoa da, Ordiziak jaso duena dela Euskal Herri mailan banatu den sari bakarra.