Goierri, El Salvadorreko Los Izalcoseko turismoaren eredu
El Salvadorko ordezkaritza bat Goierrin dabil. Izalco, Sonsonate Norte eta inguruetako turismo garapena bultzatzeko, 2024-2030 Garapen Turistikorako Plana diseinatu eta garatzen ari dira. Eta horretarako, Goierri dute erreferentziazko eskualdea.
El Salvadorreko Los Izalcos Mikroeskualdean, Izalco, Sonsonate Norte eta inguruetako turismo garapena bultzatzeko, 2024-2030 Garapen Turistikorako Plana diseinatu eta garatzen ari dira. Eta horretarako, Goieki-Goitur, Goierri dute erreferentziazko eskualdea. Aste honetan El Salvadorko ordezkaritza bat Goierrin dabil. Bisita tekniko-instituzionala jaso dute, Euskal Fondoa Lankidetzarako Tokiko Erakundeen Elkartearen bitartez. Euskal udalerriek finantzatutako garapenerako nazioarteko lankidetza programa baten barruan egingo dute.
2024ko urritik
Goieki-Goiturren duten lankidetza proiektua 2024ko urrian hasi zen El Salvadorren, Los Izalcos Mikroeskualdean dauden udalerrien Garapen Turistikorako Plana egiteko prozesua abian jarri zenean. Turismoa Garatzeko Planaren helburu nagusietako bat “emakume eta gazte ekintzaileentzako aukera ekonomikoak sortzea izan zen, Sonsonateko Unibertsitatearen (USO) parte-hartze aktiboarekin”.
Goierri ezagutzen
Astelehenetik asteazkenera, Goierri eskualdeko eredua ezagutzeko hainbat bisita egiten ari dira. “Goierri eskualdeko tokiko garapen ekonomikoa sustatzen duten udalerrietara gerturatuko dira, turismo-erakunde eta enpresekin bilerak” egingo dituzte. Besteak beste, Goierriko Berrikuntza Gunea, Ordiziako Azoka, D’Elikatuz zentroa, Zeraingo museo etnografikoa eta Segurako Ondarre gaztandegia ere bisitatuko dituzte.
Ostegunean eta ostiralean, berriz, Gipuzkoa mailan beste hainbat bisita egingo dituzte.