Mireia Centenok hitzaldia egingo du ostegunean, 0-3 urteko haurren familientzat
Seme-alabekin harreman osasungarriak eta haurraren osasun mentala izango dira hitzaldiaren oinarriak. Agirre-etxeberrin izango da, 17:30ean.
Legazpiko Udalak antolatuta, Nola sortu lotura sendoak eta harreman seguruak 0-3 adin tartean izenburuko hitzaldia egingo dute etzi, hilak 30 , 17:30ean, Agirre-Etxeberriko areto txikian. Mireia Centeno psikologoa eta psikopedagogoa izango da hizlaria.
Seme-alabekin harreman osasungarriak sortzeko tresnak eskuratzea eta haurraren osasun mentala zaintzeko oinarriak ezagutzea da saioaren helburua. Aldi berean, lotura zailtasunak identifikatzen erakutsiko dute, eta lotura osasungarrien garrantzia ezagutarazi.