Itsasondo, Arama eta Altzagako Euskaraldiko batzordea sortzeko bilera
Otsailaren 5ean, Itsasondoko kulturgunean izango da 19:00etan.
Goiatz Urkijo Euskaraldiaren koordinatzailea Bulego taldeko kideekin abestia aurkezten, Durangoko Azokan, abenduaren 6an.Euskaraldia Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den 4. Euskaraldia antolatzeko, Euskaraldiko batzordea sortzeko bilera egingo dute Itsasondon, otsailaren 5ean, 19:00etan, kulturgunean.
Itsasondoko, Aramako eta Altzagako herritarrei zuzendutako deialdia da.
‘Elkar mugituz, egingo dugu’ da 4. Euskaraldiaren leloa.













