Itsasondora ere iritsi da Zeos programa
Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituek lau saio gidatuko dituzte 'Zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen' goiburupean.
Itsasondoko Udalak, Urkipe eskolak eta Itturri Txiki guraso elkarteak Zeos programaren barruan, mugikorren zentzuzko erabileraz eta osasuna saretzeaz lau saio antolatu dituzte otsailean, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituen laguntzarekin.
Ondorengoak dira hitzorduak:
- Otsailak 10: Zer dugu benetan esku artean?. 16:30ean, Kulturgunean.
- Otsailak 11: Gure txikien ongizatea jokoan. 16:30ean, Kulturgunean.
- Otsailak 17: Mugikorrak, harreman osasuntsu bat helburu. 16:30ean, Kulturgunean.
- Otsailak 18: Buru gaixotasun ohikoen prebentzioa eta kontentzioa. 17:00etan, Kulturgunean.
Saioetarako aurrez izena eman behar da. Eskaripeko zaintza eta itzulpen zerbitzuak eskainiko dira. Zaintza zerbitzua 5 haurrekin gutxienez eskainiko da.