Legazpiko Udalak ongi-etorria egin die iaz jaiotako herritarrei
Agirre-etxeberriko Izpien Txokoan egin zuten ekitaldia. Iaz jaiotako 42 haurrak eta familiak zeuden gonbidatuta.
Legazpiko Udalak ongi etorria egin larunbat eguerdian, 2024an jaiotako legazpiarrei Agirre-etxeberriko Izpien Txokoan egin zuten ekitaldi batean. Iaz jaiotako 42 haurrak eta horien familiak zeuden gonbidatuta.
Bertso Olariek eskolako Jone Narbaizak, Lierni Ugartek eta Ane Belokik haur horiei eta familiei zuzenduta espreski sortutako bertsoa eskaini zieten bertaratutakei, gitarra doinuz lagunduta. Gainera, ekitaldian zehar kandela bat piztu zuten iaz jaio baina gaur bizirik ez dauden haurrak gogoratzeko, “Zu gabe baina zurekin” leloarekin. Keinu horrekin, udalak Esku Hutsik elkartearekin duen hartu-emana ere gogoratu zuten.
Ekitaldian izan ez ziren familiek etxean jasoko dute ekitaldian banatu zuten oparia.