Aramako Energia Komunitate berriaren funtzionamenduaz bilera
Otsailaren 11n izango da, 18:30ean. Izena eman behar da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/arama-ikuspegia.jpg)
Aramako Udalak eta OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak elkarlanean, herrian sortu berri den Tokiko Energia Komunitateko kideentzat tailerra antolatu dute otsailaren 11n, 18:30tan, Iriarte jauregian. Tailerraren helburua da herriko energia komunitatearen egungo egoeraren berri izatea eta kideei beharrezko jakintza eta tresnak eskaintzea komunitateko kide izatearen onurak eta betebeharrak ezagutu eta bete ahal izateko. Tailerra euskaraz izango da.
Tailerrean Energia Komunitateen izaera eta ekinari buruzko hainbat arloren inguruan lan egingo dute. Batetik, GEK bakoitzaren egoera orokorra aztertuko dute eta adibide praktikoak erakutsiko dituzte. Bestetik, bigarren zatia, GEKaren teknologia, finantza eta gobernantza egituren ingurukoa izango da eta, besteak beste, “gobernantza parte-hartzailearen garrantzia azaldu eta epe luzerako ekonomia plangintza nola egin erakutsiko da”.
Hirugarrenik, “jasangarritasun printzipioak lantzearekin batera komunitate bakoitzari begirada pertsonalizatua eskainiko zaio eta bere udalerrira berezitasunetara egokitutako iraunkortasun-estrategia landuko da”.
Izen ematea
Tailer honetan parte hartu nahi duten Energia Komunitateko kideek, otsailaren 7a baino lehen izena ematea eskatu dute: energiabulegoa@gipuzkoa.eus – 628 532 303.