Ordiziako Jabekuntza Eskolako egitaraua
Irakurketa feminista kluba, oinarrizko brikolajea, batukada feminista eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dituzte. Izena eman behar da otsailaren 14rako.

Ordiziako Jabekuntza Eskolak otsailetik ekainera bitartean antolatutako ikastaroen eskaintza kaleratu du.
- Irakurketa Feminista Kluba (berria), taldeka pentsatzea, zeharkatzen eta eraldatzen gaituzten gaiei buruzko irakurketa kontziente eta pausatu batetik abiatuta. Aurkezpena, otsailaren 17an. Saioak, martxoaren 24an eta maiatzaren 19an. Ordutegia: 18:30etik 20:000etara.
- Oinarrizko Brikolaje tailerra. Otsailaren 22an, 09:30etik 14:00etara. Ikastaro honen helburu nagusia etxean autonomoagoak izatea eta oinarrizko brikolajearen nozioak ikastea da.
- Batukada Feminista: Otsailaren 13an eta 27an, martxoaren 13an eta 27an, apirilaren 10ean, maiatzaren 15ean eta 29an eta ekainaren 12an. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara. Musika oinarririk izan beharrik gabe, erritmo ezberdinak ikasiko dituzte eta dinamika ezberdinekin elkar ezagutu, talde izaera landu eta gozatu.
- Zoru Pelbikoa indartzeko ikastaroa. Martxoaren 10, 17, 24 eta 31n, apirilaren 7an eta 28an, eta maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an. Ordutegia: 15:45etik 17:15era.
Izena emateko epea otsailaren 14ra artekoa da; online edo jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidera idatzita.