Eskolarteko ibilaldi neurtua Ormaiztegin egingo dute
Martxoaren 16an izango dira Eskolarteko 37. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuak Gipuzkoako bost herritan, tartean Ormaiztegin.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/eskola_mendi_senderos_2.jpg)
Errenterian, Añorgan, Orion, Bergaran eta Ormaiztegin egingo dira aurten Eskolarteko 37. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuak martxoaren 16an. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute ibilaldi neurtuetan, Eskola Mendizaletasuneko Lehiaketan izena emanda dutenek zein ez dutenek.
Bi ibilbide antolatu dituzte Ormaiztegin, 12 kilometrokoa eta 6koa, 09:30ean udaletxe paretik abiatuta. Gipuzkoako Mendizale Federazioak esku-orri honetan jaso ditu parte hartzeko oinarriak eta ibilbideen xehetasunak.