Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa, ostiralean, Ezkion
Euskal Herriko 16. mus txapelketaren herrietako kanporaketak beren martxan doaz. Ostiral honetan Ezkioren txanda izango da. 22:00etan emango diote hasiera kanporaketari Ostatun. Izen ematea aurretik egin beharko da eta bikoteko, 20 euroko prezioa izango du.