Kultur sorkuntza sustatzeko laguntzak onartu ditu Beasaingo Udalak
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/konposatzen.jpg)
Beasaingo Udalak kultur sorkuntzarako diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartu ditu aho batez urtarrileko osoko bilkuran. Laguntza hauek kultur talentua eta sentsibilitatea duten beasaindarrei zuzenduta daude, beren ideiak garatu eta errealitate bihurtu nahi badituzte, betiere euskararen presentzia ziurtatuz eta gogoratuz. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Osoko bilkuran gogoratu dutenez, makina bat dira Beasaingo udalak babesten dituen kultur sorkuntzari lotutako ekimenak; Matematika argazki lehiaketa, Beasain idazlan lehiaketa, Loinatz jaietako kartel lehiaketa, Beasain Hiria argazki lehiaketa, Igartza Literatur Sorkuntzarako Beka, Aire Zabaleko margo lehiaketa, Igartza Musika Beka edota udal egutegia eratzeko argazki lehiaketa.