Miguel Caveroren argazkiak ikusgai daude Aterpen
Azken urteetan argazkizale honen begiradatik igaro diren uneak jasotzen ditu erakusketak. Otsailaren 25era arte ikusgai egongo da.

Miguel Cavero argazkizale ordiziarraren argazki erakusketa ikusgai dago Beasaingo Aterpe tabernan. Ibilbide luzea egin du bere argazki kamerarekin eta makina bat sari irabazitakoa da bere argazkiekin. Oraingo honetan, Momentos izenburupean, azken urteetan argazkizale honen begiradatik igaro diren uneak jasotzen dira. Otsailaren 25era arte egongo da ikusgai.