Nekane Txapartegirekin solasaldia Gerriko Txokoan
Asteasuko preso eta iheslari ohiak kartzelan egon zen bitartean alabarekin izan zuen harremanaz hitz egingo du.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/nekane-txapartegi-2.jpg)
Nekane Txapartegiren (Asteasu, 1973) eta haren alabaren arteko harremana kontatzen duen Zenbat lo liburu ilustratua kaleratu zuen Txalaparta argitaletxeak. Iraitz Lizarragak idatzi zuen, eta Izaro Lizarragak ilustratu. Haur batekin kartzelarekin eta preso duen amarekin duen harremana du ardatz liburuak.
Gaur, 18:30ean, Pirata maitea, gure maitasuna ezingo dute eten solasaldia egingo du Txapartegik Lazkaoko Gerriko Txokoan, Gerriko elkarteak antolatutako Haur motxiladunek uzten al diote haur izateari? Eta motxiladun izateari? Berriketan zikloari hasiera emanez.