Pedro G. Romero artista andaluziarraren ‘Scenario. Zorraren Z’ erakusketa, Zumalakarregin
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/zm_pedro_g_romero.jpeg)
Zumalakarregi museoak otsailaren 21ean inauguratuko duen erakusketa baten berri ere eman du aste honetan. Hain zuzen, museoko Artxibo praktika 1 izeneko proiektuaren baitan, Pedro G. Romero artista andaluziarrak ondu duen Scenario. Zorraren Z izeneko erakusketa zabalduko dute egun horretan. Inaugurazio ekitaldiari 19:00etan emango diote hasiera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentuaren eta Irizar taldearen laguntza izan du.
Leku kopurua mugatua izango da eta parte hartzeko aldez aurretik baieztatu behar da bertaratzea mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 659 434 566 telefonora deituta.
Migratzaileen ondorengoak
Artxibo praktikak kultura garaikideari lotutako pertsonen begiradaren eta haiek osatutako ibilbideen bitartez museoko artxiboaren irakurketa berriak proposatzen dituen proiektua da. Romerok XIX. eta XX. mendeetan Espainia hegoaldeko migratzaileen ondorengoak eta bertakoak aztertu ditu, besteak beste, lan honetan.