Segurako jubilatu elkarteak urteko batzar orokorra egingo du ostegunean
Atseden jubilatu elkartearen egoitzan izango da 18:30ean; aurretik bingoa egingo dute 16:30etik 18:00etara.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/atseden_elkartea.jpg)
Atseden jubilatu elkarteak urteko batzar orokorra egingo du bihar, 18:30ean elkartearen egoitzan. Urteko kontuen azalpena eta antolatuko dituzten ekintzen aurrerapena jorratuko dituzte, besteren artean. Urteko kuota ere kobratuko zaie bazkideei batzarraren ondotik; otsailaren 20an jarri dute bigarren hitzordu bat, 18:30etik aurrera. Bihar, 16:30etik 18:00etara bingoa ere izango da eta bazkideek pintxo potea doan izango dute kuota ordaintzen duten egunean.