'eMCumeak' antzezlan musikatua Latxartegi aretoan
Itxaso Paya eta Maria Rivero dira protagonistak, eta euskal emakume sortzaileen egoera taularatuko dute.

Itxaso Paya eta Maria Rivero Legazpiko Latxartegi aretora hurbilduko dira bihar, eMCumeak antzezlan musikala eskaintzera. Emanaldia 19:30ean izango da, eta sarrerak salgai daude 10 euroan latxartegisarrera.sacatuentrada.es/eu webgunean. Bihar bertan ere erosi ahal izango dira leihatilan, 18:30etik aurrera.
Lanaren helburua da modu komikoan euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea da, baita sektore kulturaleko androzentrismoa ikusaraztea ere.