Emakumeen pilota txapelketa nagusia, Urbeltz pilotalekuan, igandean
Arraiza-Gaminde eta Etxegarai-Arrillaga elkarren kontra arituko dira 12:00etan hasita.

Euskal Herriko emakumeen binakako txapelketa nagusia bigarren fasean edo Urrezko Ligan dago sartuta, eta igandean geldialdia egingo du Legazpin. 12:00etan, Arraiza-Gaminde eta Etxegarai-Arrillaga neurtuko dira Urbeltz pilotalekuan.
Jaialdia goi mailako beste partida batekin hasiko da: Amaia Aldai-Zabala, Garai-Capellanen aurka.