Gaur hasiko da Legazpiko pilota txapelketa herrikoia
Binaka jokatuko da, 38 bikoteren partaidetzarekin. Finala maiatzaren 1ean izango da, Santikutz jaien barruan.

Gaur 21:00etan abiatuko da Urbeltz pilotalekuan Legazpiko Gazteak kirol klubaren binakako pilota txapelketa herrikoia. Aurtengoa txapelketaren 18. edizioa da, eta 38 bikotek parte hartuko dute. Bikote bat emakumezkoena da.
Gaur hasi eta Santikutz jaietan amaituko da pilota txapelketa. Kanporaketak hurrengo asteburuetan izango dira: hilaren 21ean, martxoaren 7an, 14an eta 28a izango dira. Final zortzirenak apirilaren 4an eta 6an jokatuko dira, final laurdenak apirilaren 11n, final erdiak apirilaren 25ean, eta final handia, maiatzaren 1ean, jaietan, gazteen bazkari herrikoiaren ondoren.