Iñaki Garmendia ordiziarraren 'Buru ezabatzailea' sorkuntza, Oteiza museoan
Maiatzaren 25era arte ikus daiteke Jorge Oteizak 1934an zizelkatutako Jose Sarriegi ordiziar margolariaren busto galdua.

Oteiza Museoaren eta Uharte Zentroaren lankidetzaren emaitza da Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972) sortutako Faux départ. Buru ezabatzailea sorkuntza proiektua. Altzuzako (Nafarroa) Oteiza Museoan ikusgai dago. Jorge Oteizak 1934an zizelkatutako Jose Sarriegi (Ordizia, 1911-1967) margolariaren busto galduan oinarritua da proiektua. “Gaur egun, jatorrizko busto haren irudi batzuk baino ez zaizkigu gelditzen. Presentzia sinboliko baina immaterial hartatik abiaturik, Garmendiak obra-multzo bat garatu du, desagerturiko piezaren inguruko gerturatzea eta harekiko elkarrizketa proposatzeko. Hala, eskulturagintzak gure memoria aktibatzeko duen gaitasuna nabarmentzea du helburu”.
Maiatzaren 25era arte ikus daiteke.