Itsasondoko Martxoaren 8ko bazkarirako txartelak salgai daude
Kaxintanen eta Ibalur denda berrian (otsailaren 22tik aurrera) egongo dira salgai, martxoaren 5era arte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/itsasondo__azaroak_25-1200x676.jpg)
Emakumearen Nazioarteko Eguneko, Martxoaren 8ko bazkarirako txartelak salgai jarri daude Kaxintane tabernan. Lana egiten dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta langabeek 20 euro. Ibalur denda berria irekitzen dutenean (otsailaren 21ean) dendan ere salgai izango dira.
Bazkaria Arbelaitz elkartean da.