Itsasondoko zuhaitz egunerako izena eman behar da
Otsailaren 22an egingo dute. 10:00etan, plazatik abiatuko dira.
Itsasondoko haurrak zuhaitz egunean, iaz.Josune Zarandona Urteroko Zuhaitz Eguna otsailaren 22an egingo dute Itsasondon, zuhaitz landaketak eginez. Bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. 10:00etan plazatik abiatuko dira parte hartzaileak eta landaketak bukatu ondoren, hamaiketakoa egingo dute.












