Buztintegiko karta eta mugimendu jokoen txapelketako sariak banatu dituzte
Atzo egin zuten sari banaketa, Gizarte Zentroan. 265 pertsonak parte hartu dute aurtengo txapelketan.

Buztintegi elkarteko karta eta mugimendu jokoen txapelketako irabazleek haien sariak jaso dituzte. Atzo egin zuten sari banaketa Gizarte Zentroan. Aurtengoan, 265 pertsonak parte hartu dute.
Musean, Jesus Paredes eta Jesus Bermejo izan dira irabazleak, eta Fermin Ruiz eta Iñigo Alberdi azpitxapeldunak; tutean, Lina Machado eta Aurora Rodriguez irabazle, eta Patxi Guztiz eta Victor Ruiz bigarrena; briskan, 1. Modesto Rodriguez-Angel Gomez de Segura, 2. Teresa Fernandez-Emiliano Tejerino; eskoban, 1. Juana Etxeberria-Julian Lopez de Urbina, 2. Fabiola Martinez-Clara Perez; seikoetan, 1. Imelda Martinez-Begoña Zubia, 2. Tere Pascual-Manuela Hernandez; punttun, 1. Jabier Fraile-Simna Perez, 2. Josepi Soraluce-Miren Etxaluze; igelan 1. Crisantos Sevillano, 2. Antonio Tocino; tokan, 1. Arrondo, 2. Luciano Calvo; eta botean, 1. Antonio Blazquez, 2. Juan Jose Zubillaga.