Igandera arte eman daiteke izena Doinua Musika eskolaren pandero ikastaroan
Martxoko larunbatetan izango da, 5 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzenduta.

Doinua Musika Eskolak pandero ikastaroa antolatu du martxoko larunbatetarako. Izena emateko epea irekita dago, eta igandean, hilak 23, amaituko da. Izena emateko musikaeskola@doinua.eus helbidera idatzi behar da.
Hiru ordutegi izango dira. 5 eta 6 urte arteko haurrentzako saioa 11:00etatik 11:45era izango dira, 7 eta 9 urte artekoentzat 12:00etatik 12:45era, eta 16 urtetik gorakoentzat 12:45etik 13:30era.