Ataungo hiru pilotariak finalerdietan
Albisuk binakako txapelketan nagusian lortu du sailkapena, eta Senarrek eta Zubizarreta III.ak B serieko txapelketakoan.

Jon Ander Peña tolosarrak eta Jon Ander Albisu ataundarrak Binakako Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute, atzo Eibarko Astelenan Elordi eta Zabaletaren ordez jokatu zuten Zabalari eta Eskuzari 22-18 irabazita. Artola-Mariezkurrena II.a, Laso-Iztueta eta Ezkurdia-Rezusta –Aspeko bakarra– dira sailkatu diren beste hiru bikoteak. Orain finalerdietako ligaxka jokatu beharko dute, denek denen kontra. Albisuk-eta Aspekoen kontra ekingo diote igandean, Gasteizko Ogetan.
B serieko txapelketako finalerdietara sailkatuta dauden bi ataundarrak Beñat Senar eta Iraitz Zubizarreta III.a dira. Senar Eskirotzekin ari da jokatzen, eta Zubizarreta Morgaetxeberriarekin. Hauek ere ligaxka jokatu beharko dute, eta lehen partidan, Orozkon, elkarren aurka aritu beharko dute ostiralean. Sailkatu diren beste bi bikoteak Egiguren V.a-Bikuña eta Salaberria-Gaskue dira.