Beasaingo Loinatz jaiak antolatzen hasteko bilera
Asteartean izango da herritar guztientzako irekia.
2024 urteko haurren soka dantza.Ariane Vierbücher Maiatzean ospatuko diren Beasaingo Loinatz jaiak antolatzen hasteko jai batzordea osatzeko bilera izango da bihar, asteartea, 19:30ean, udaletxeko kultura sailean. Herritarrentzako eta eragileentzako irekiak izango dira bilerak, guztien artean ekarpenak egin eta aurtengo jai egitaraua antolatzeko.












