Felix Etxeberriak hartu du Iñaki Alberdik utzitako zinegotzi kargua Ezkion
Hirigintza, Industria eta Lehen sektoreko kargua izango du aurrerantzean.

Ezkioko Udalak jakitera eman duenez, Iñaki Alberdi Aranburuk uko egin dio zinegotzi karguari eta Felix Etxeberria Arabaolazak hartu du haren lekukoa. Etxeberriak Hirigintza, Industria eta Lehen sektoreko kargua izango du aurrerantzean. Alberdik utzitako Kultura eta Kirol sailaren ardura, berriz, Asier Alberdi zinegotziaren eskuetara pasatuko da aurrerantzean. Otsailaren 6ko osoko bilkuran onartu zituzten kargu-hartze eta izendapen berriak.