Haur eta gazteen danborradarako izen-ematea irekita
Maiatzaren 1ean izango da, eta martxoaren 14an amaituko da izena emateko epea. HH5etik DBH-4 arteko haur eta gazteek izango dute parte hartzeko aukera.

Legazpiko maiatzeko Santikutz jaiak gerturatzen ari dira, eta udalak sustatutako jaietako lantaldeak ireki du haurren eta gazteen danborradan parte hartzeko izen-ematea. Danborrada maiatzaren 1eko arratsaldean izango da, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 14ra arteko epea dute izena emateko. On line edo ikastetxeetako idazkaritzetan eman beharko dute izena. hasita dago
Danborradan HH5etik DBH4ra arteko haurrek eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute.