Hazi trukea eta liburu aurkezpena egingo dituzte Zerainen
Zeraingo kultur etxean dira ZerainLabek antolatutako bi ekintzak.

Hazi trukea egingo dute bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera Zeraingo kultur etxean ZerainLabek antolatuta. Trukearekin batera, Aleka hazi ekoizleen sareko fundatzaileak, Miguel Arribas Kelok Marc Badalekin batera argitaratu duen Haziak. Zergatik eta nola egin zureak liburua aurkeztuko du. Besteak beste, landareen ugalketa ulertzeko oinarriak jaso dituzte egileek Haziak liburuan.