Aitziber Makazaga eta Itoiz Alustiza irabazle Goierriko bola txapelketaren bigarren tiraldian
Legazpiko bolatokian jokatu da txapelketaren bigarren jardunaldia, 45 bolarirekin. Lehendakari bola eta toka txapelketaren ligaxkako saioa ere jokatu da igandean.

Asteburu betea izan da Legazpin bola jokoari eta tokari dagokionez. Larunbatean, Goierriko txapelketaren bigarren tiraldia jokatu zen Danantzako klubaren bolatokian, eta igandean, Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketaren saioa izan zen bertan.
Guztira zortzi tiraldi dituen Goierriko txapelketaren bigarren jardunaldia larunbat goizean jokatu zen, 45 bolariren partaidetzarekin. Lau emakumek parte hartu zuten, eta Aitziber Makazaga zeraindarrak irabazi zuen horien artean, 36 birla botata; Olatz Larrañaga donostiarra izan zen bigarrena, 28 birlekin. Gizonezkoak 41 izan ziren, eta Itoiz Alustiza zeraindarrak irabazi zuen 48 birlekin. Juan Pedro Agirre legazpiarra izan zen bigarrena (47 birla), Ategorrietako Iosu Lazkano hirugarrena (47 birla), eta Juan Mari Iñurritegi legazpiarra laugarrena (46 birla).
Igandeko saioari dagokionez, bola txapelketan 52 60 partaide izan ziren, eta tokan 40.
Hauek izan ziren sailkapenak:
BOLAK
Gizonak (52 bolari)
1. Joxan Ormazabal (Gabiria), 47 birla
2. Ibon Miner (Ereñotzu), 47 birla
3. Joxe Mari Etxebeste (Villabona), 46 birla
4. Xabier Lazkano (Ategorrieta),
Emakumeak (8 bolari)
1. Bea Unzue (Villabona), 42 birla
2. Garbiñe Alustiza (Zerain), 32 birla
4. Arantxa Albeniz (Altza), 32 birla
TOKA
Gizonak (37 tokalari)
1. Antonio Amundarain, 13 toke
2. Jose Antonio Calvo (Urretxu), 12 toke
3. Roberto Ostolaza (Zarautz), 11 toke
4. Juan Mari Iñurritegi (Legazpi), 10 toke
Emakumeak (3 tokalari)
1 Martxeli Kanfranka (Ereñotzu), 3 toke
2. Nekane Etxeberria (Altza), 3 toke
3. Goretti Beloki (Zarautz), 3 toke