Bi minigarbigune jarri dituzte Ordizian
Tximista sagardotegiaren eta Ordizia Hotelaren parean jarri dituzte Minigarbigune bana.

Sasieta Mankomunitateak bi minigarbigune jarri ditu Ordizian: bat Tximista parean eta bestea Foruen Pasealekuan, Ordizia Hotelaren parean. Maitane Alvarez ingurumen zinegotziaren esanetan, “edukiontzi hauen helburua, Garbigunera eraman beharreko hainbat aparailu eta hondakin txiki herrian bertan uzteko aukera” izatea da, eta bide batez, gehiago birziklatzea.
Sasietak jakinarazi duenez, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Ormaiztegi eta Zumarragan jarri dituzte lehen unitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren diru laguntzarekin.