Eli Mendiaren akuarelak, Ordiziako Barrenan
Martxoaren 14ra arte dago irekita urretxuarraren artelanen erakusketa.

Eli Mendia Aranguren urretxuarraren akuarelak Ordiziako Barrena jauregiko erakusketa aretoan daude ikusgai, martxoren 14ra arte. Astean zehar, 09:00etatik 19:00etara bitartean dago irekita.
Marrazketa artistikoa eta olio teknika Felix Vaquerizaren eskutik ikasi zuen Zumarragan. Ondoren, Julian Ugarte margolariarekin eta Gipuzkoako artisten elkartean, Jesus Gallegorekin, jarraitu zuen ikasketa prozesua.
2016an Arrasate Margo Taldean sartu zen eta akuarela teknika ikasi zuen Ricardo Azkargotarekin. Urretxuko kultur sailetik antolatutako arte tailerrek kidea da