Informatika ikastaroa antolatu du Buztintegi elkarteak
Ordenagailua erabiltzen, eta sinadura digitala edo beste aukera batzuk erakutsiko dituzte. Izena eman behar da martxoaren 14a baino lehen.

Legazpiko jubilatuen eta pentsiodunen Buztintegi elkarteak informatika ikastaroak antolatu ditu bazkideentzat, ordenagailuak, sinadura digitala edo beste aukera batzuk erabiltzen erakusteko. Ikastaroan parte hartzeko ez da informatika jakin behar.
Izena eman behar da martxoaren 14a baino lehen, elkarteko bulegoan edo Xabi atezainari. Ikastaroaren ordutegia denen artean adostuko dute.
Ikastaroa Gizarte Zentroko informatika gelan emango dute.