Majori Kiroldegia martxoaren 8arekin bat
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ordiziako Majori kiroldegiak, 16 urtetik emakumeentzat jarduera bereziak antolatuz. Dohainik dira eta ez dago bazkide izan beharrik.

Martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, bat egingo du Ordiziako Majori kiroldegiak, 16 urtetik emakumeentzat jarduera bereziak antolatuz. Dohainik dira eta ez dago bazkide izen beharrik.
- Martxoaren 3-6 bitartean: Ate Irekiak, plaza libreak dauden ikastaroetan: Ziklo Indoor, Zumba, Zumba+GAP, Igeriketa entrenamendua, Entrenamendu funtzionala eta Yoga. Ordutegiak begiratu App edo Harreran.
- Martxoaren 4an eta 6an: 15:00etatik 16:30era, Emafitness jarduera: emakumeentzako tonifikazio zirkuituak monitorearekin.
Izena emateko epea irekita dago, Majoriko aplikazioan edo harreran. Plazak mugatuak dira.