Aurten on line eman daiteke izena Santikutzetako herri danborradan parte hartzeko
Neurri horrekin, talde eta konpainien antolakuntza erraztu nahi da. Ohi bezala, danborrada maiatzaren 2ko gauean izango da, eta zehaztuta daude entsegu egunak.

Aurten Santikutz jaietako herri danborradan parte hartzeko on line eman beharko dute izena 18 urtetik gorako legazpiarrek www.legazpi.eus webgunean, eta horretarako azken eguna martxoaren 21a da. Danborradan 16 eta 17 urteko gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute, baina horiek taldeekin eta konpainiekin zuzenean harremanetan jarrita eman beharko dute izena.
Neurri honekin, talde antolatzailearen lana erraztu nahi da, entseguak hasi aurretik jakiteko zenbat herritarrek parte hartuko duten, eta danborrada era egokian bideratu ahal izateko. Dena dela, ohiko izen-ematea ere mantenduko da, eta apirilean hasiko diren lehen bi entseguetan ere izango da horretarako aukera, hau da, apirilaren 8an eta 11n, 19:00etatik aurrera, Haztegi ikastolako pilotalekuan.
Ohiko izen ematea, aurrez aurrekoa, mantenduko da, ohi bezala apirilean hasiko diren lehen bi entsegu egunetan, apirilaren 8 eta 11n, 19:00etatik aurrera entsegu tokian bertan.
Entseguak 20:00etan izango dira, aipatu bi egun horietan, eta apirilaren 15ean, 22an eta 25ean. Legazpi Musika Bandarekin batera egiten den entsegu orokorra apirilaren 29an izango da, 21:00etan, Domingo Agirreko kantxan.