Bihondakinen tailerrak antolatu dituzte Itsasondon
Hondakinak berrerabiliz sorkuntza ezberdinak egiteko Bihondakinen tailerrak antolatu dituzte Itsasondon, Organic Studioaren laguntzarekin. 16 urtetik gorakoentzat tailerrak izango dira. Izena eman daiteke dagoeneko.

Bi saio izango dira:
Martxoaren 21ean, 18:00etan, Kulturgunean, Kaltzioa izeneko tailerra egingo dute. Hondakinen kudeaketara lehen hurbilketa egingo dute, eta berrerabilpen sortzailearen aukerak aztertuko dituzte, ondorengo jarduerak eginez: biomaterialekin esperimentatzea, gelifikazioa, modelazioa eta biomasa, eta kaltzioa ateratzea arrautza oskol eta muskuiluetatik.
Martxoaren 28an, ordu eta toki berean, Bioplastikoak kozinatzen tailerrean, hondakin organikoak hari, azal, ehun eta bioplastiko bihurtzen ikasiko dute teknika ezberdinen bidez.