EAJren mozioa "Legorretak Tolosaldearekin eta Donostiarekin duen autobus zerbitzua hobetzeko" eskatuz
Legorretako EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, Legorretako Udaleko gaurko udalbatzan EAJren udal taldeak aurkeztu duen mozioa aztertuko dute, "Legorretako herriak bai Tolosaldea bai Donostiarekin duen bus zerbitzua hobetzearen" inguruan.

Legorretako EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, Legorretako Udaleko gaurko udalbatzan EAJren udal taldeak aurkeztu duen mozioa aztertuko dute, “Legorretako herriak bai Tolosaldea bai Donostiarekin duen bus zerbitzua hobetzearen” inguruan.
EAJk nabarmendu duenez, “mozioaren bitartez bai orain hilabete pare bat, prentsa bitartez, ezagutu genuen Goierritik Donostia bitarteko Lurraldebus zerbitzu berriak, Legorretan ere, geldiunea egin dezan, eta bestetik, Legorreta Tolosaldeako bus Zerbitzua gure herriraino luza dezaten” eskatuko dute.
Era horretan, Legorretako Udalari bi eskari horiek onartzearekin batera, “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailarengana jotzea” eskatzen dio, “eskakizunak helarazteko, bere eskumeneko den garraio publikoa eta bereziki, bus Zerbitzua, egokitu eta hobetu dezan Legorretako herritarrentzat”.