Kalejira egingo du bihar Doinua musika eskolak inauteriak ospatzeko
Agirre-etxeberritik plazaraino joango dira, eta 18:00etan 'etxaflerua' botako dute udaletxeko balkoitik.

Inauteri festak bihar hasiko dira Legazpin, Doinua Musika Eskolaren kalejirarekin. Azken urteetan bezala, Ostegun Gizen arratsaldean mozorrotuta aterako dira kalera eskolako musika ikasleak eta irakasleak, inauteri giroa herri osora zabalduz.
Hitzordua 17:10ean jarri dut Agirre-etxeberrin, bertan jarriko dute photocall-ean argazkiak ateratzeko. Lehenengo piezak jo ondoren, kalejiran aterako dira eta Santitutz kalea eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Euskal Herria plazan elkartuko dira. Han, ‘etxaflerua’ botako dute udaletxeko balkoitik 18:00etan, eta dantza saio txiki bat egingo dute ondoren. Amaieran, kalejiran itzuliko dira musika eskolara Kale Nagusitik eta Urola kaletik.
Eguraldi txarra egiten badu, inauteri festa hau Azokan ospatuko dute.