Aita Iparragirre eskolako mendi taldea Legazpin

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako mendi taldea Legazpiko lurretan ibili da otsaileko irteeran. Ikasle eta guraso, 55 bat lagun bildu ziren otsailaren 16an “goiz pasa eder batez gozatzera”. Kimuberri-Arrolamendi-Arrano-Oregi-Kimuberri. Paisaia ederra izan zuten gozagai: Udalaitz, Anboto, Gorbeia, Orkatzategi, Aizkorri, Aralar, Beriain, eta gertuago, Korosti, Irimo eta Izazpi.
Legazpiko Kimuberri elkarteak eskainitako hamaiketakoarekin berritu zituzten indarrak. Mendi taldeak eskerrak eman nahi dizkio Legazpiko Udalari eta boluntario lanetan aritzen diren herritarrei igandero eskaintzen duten zerbitzuarengatik, “bikaina eta meritu handikoa” azpimarratu dute.