Hamarnaka ibilgailu kristalak hautsita agertu dira Beasainen eta Ordizian
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Hamarnaka ibilgailu kristalak hautsita agertu ziren atzo Beasaingo Ezkiaga auzoan eta Ordiziako Urdaneta eta Joseba Rezola kaleetan. Bi herrietako bizilagunek alarma piztu zuten goizeko lehen orduan, autoetan izandako kalteak ikusi ondoren.
Beasaingo udalak jakinarazi duenez, kaltetutako 30 bat ibilgailu udalerri horretan aparkatuta zeuden, eta Ordizian beste horrenbeste agertu dira kristalak hautsita. Kasu gehienetan, kalteak gidariaren leihoetan aurkitu dira, indarkeria zantzu nabarmenak erakutsiz. Gainera, zenbait jabek salatu dute autoen barrutik objektu pertsonalak lapurtu dituztela.
Ertzaintzak Goierriko Hitzari adierazi dionez, “gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu” dute.