Kadeteen Usurbe txirrindularitza proba jokatuko da larunbatean

Kadete mailako 43. Usurbe txirrindularitza proba jokatuko da larunbatean, Gipuzkoako txirrindularitza Federazioak, Loinatz Txirrindularitza Elkartearen laguntzarekin antolatuta. Honekin, Beasaingo txirrindularitza egutegiari hasiera emango zaio.
Goierrin eta Tolosaldean barrena jokatuko da proba. Ia 40 kilometro osatu beharko dituzte Beasainen hasi eta buka. 10:30ean abiatuko da tropela, eta antolakuntzaren iragarpenen arabera, 11:30ak inguruan iritsiko da lehenengo sailkatua.
26 taldek parte hartuko dute eta 196 txirrindularik eman dute izena. Partaideen artean izango da Beasaingo Loinatz Inoxcra taldea, hamaika txirrindularirekin: Oroitz Basterretxea Urizar eta Oier Olano Aranburu lazkaotarrak; Enaitz Argaiz mutiloarra; Intxixu Marin Izagirre eta Amets Santos Martin ordiziarrak; Beñat Bikuña Irastorza ataundarra; Eneko Aldasoro Monasterio eta Unai Oiarbide Muñoz beasaindarrak; Amets Larrañaga Aizpuru gabiriarra; Unai Aranburu Urdangarin idiazabaldarra; eta Eritz Sodupe Lertxundi segurarra.
Trafikoa
Arrazoi honegatik, ostiralean 13:00etatik aurrera, ezingo da Gernika pasealekuko aparkalekuan aparkatu. Arrazoi beragatik, larunbatean, Nafarroa etorbideko oinezko gunean dauden garajeetara sartu irtena itxita egongo da 10:00etatik 12:00etara.