Lurraren inauterien 34. aldia, Sustraiaken 35.a
Urretxuko Lurra dantza taldeak 60 urte bete ditu aurten, eta Legazpiko Sustraiakek 50. Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte inauteriak, hurrenez hurren.

Etzi, larunbatean, Urretxuko Lurra dantza taldearen herri inauteriaren 34. edizioa egingo dute. 09:00etan elkartuko dira Iparragirre plazan, eta ondoren herriko baserrietan egingo dute dantza. Aurten Amezketako talai dantza egingo dute. Talai Dantza berreskuratu zela 50 urte bete dira aurten. Frankoren diktadura amaierako giroan, 1976an, Zazpi Itturri elkartearen bueltan hainbat herritarrek berreskuratu zuten, eta ordutik makil hotsak zabaldu dituzte Bedaio eta Amezketako lurretan. Aurten, gainera, 60 urte dira Lurra dantza taldearen sorreratik. Bere ekarpenagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Intereseko Ondasun izendatu du taldea.
Sustraiak taldeak 50 urte
Legazpiko Sustraiak dantza taldeak ere urteurren borobila du. 50 urte bete ditu, eta gutxi balitz, taldeak inauteri igandean kaleratzen duen konpartsak 35 urte beteko ditu igandean. Goierriko inauterien konpartsa atera zuten 1991n, elurra egin zuen egunean. Urteurrena ospatzeko, urte horietan guztietan ateratako inauteri horietako batzuen nahasketa bat aterako dute kaleetara. Inauteri desberdinetako zortzi dantza egingo dituzte, eta 1991n dantzariak jantzita joan ziren bezala joango dira.

Sustraiak taldearen inudeak eta artzainak konpartsa, iaz.Maider Intsausti