Negua lotan igaro ondoren, herrira jaitsiko da hartza Seguran
Hartzaren esnaera ospatuko dute ostiral mehe egunez.

Bihar, ostirala, negu guztia lo igaro duen hartza Segurara jaitsiko da janari bila, beste urtebetez Hartzaren Esnaera ospakizunarekin bat egiteko. Aurtengo Segurako ostiral inauteriko gaia ‘Kirola’ da. Elorri Kultur Elkarteak Laiotz Herri Eskolaren eta udalaren laguntzarekin antolatuta, 18:30ean Errementaritik aterako da hartza, uxatzaileekin batera. Kale Nagusia zeharkatuko dute herritarrek lagunduta, eta plazan bukatuko da ekitaldia, hartzari agurra eginez.
19:30ean, berriz, hartza joaten denean, festarekin jarraitzeko DJ Etxenike ariko da musika jartzen plazan.