Ampo Ordiziak Burgosen amaituko du liga erregularra
Liga erregularra amaitzeko partida baten faltan, bederatzigarren postuan daude goierritarrak, zortzigarrenetik, Barcelonarengandik 2 puntura.

Ampo Ordizia errugbi taldeak bihar amaituko du Ohorezko Ligako 2024-2025eko liga erregularra, Burgosen aurkako partidarekin. 16:00etan izango da, Burgosen. Azkeneko Barçaren aurkako partida Altamiran 23-30 galtzea golpe gogorra izan zen taldearentzat, partida galtzeaz gain, sailkapenean postu bat behera egin baitzuten. Liga erregularra amaitzeko partida baten faltan, bederatzigarren postuan daude goierritarrak, zortzigarrenetik, Barcelonarengandik 2 puntura.