Majoriko Aste Santuko jardueretarako izen-ematea zabalik dago
Bi asteko eskaintza antolatu dute: apirilaren 14tik 16ra, eta 22tik 25era.

Aste Santuko aisialdiko eskaintza antolatzeko izen-emate epea zabaldu du Ordiziako Majori kiroldegiak. Bi asterako eskaintza egin dute: apirilaren 14tik 16ra, eta apirilaren 22tik 25era, 09:00etatik 12:30era bitartean.
3 eta 5 urtekoek, abestiak eta koreografiak, margoterapia eta eskulanak, psikomotrizitate ludikoa eta igerilekua jarduerak egingo dituzte.
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik 6. mailara bitartekoek berriz, “jarduera fisikoko hainbat erronka eginez, ondo pasatzea helburu duen ekintzak” egingo dituzte, kiroldegiko eremu desberdinetan eta igerilekuan.
Prezioei dagokionez, lehenengo asteak (3 egunekoa), bazkideentzat 45,30 euroko kostua izango du eta bazkide ez direnentzat, 60,80 eurokoa. Bigarren astea berriz, (4 egunekoa), bazkideek 54,10 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 71,10 euro.
Informazio gehiago behar izanez gero, edo izena emateko, bi bide daude: 943 80 58 80 telefono zenbakia eta majori@majori.eus posta elektronikoa.