Pazko Asterako irteera prestatu du Sorgintxulok
Nafarroako Arantzara joango dira aurten DBHko ikasleekin, apirilaren 22tik 24ra. Datorren asteazkenean, martxoak 5, eman behar da izena.

Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak aurten ere antolatu du irteera Pazko Asterako. Nafarroako Arantzara joango dira apirilaren 22tik 24ra, eta hango aterpean egingo dute egonaldia. Irteera DBHko ikasleei zuzenduta dago.
Izena emateko eguna datorren asteko asteazkena izango da, martxoak 5, Itxaropen auzoko egoitzan, 17:00etatik 19:00etara. 40 plaza daude, eta izen-emate gehiago izaten badira, zozketa egingo da.