Bigarren faseko zozketa eginda
Zozketaren arabera, lehen partida Cisnerosen aurka jokatuko dute goierritarrek larunbatean, Madrilen, 14:00etan. Bigarren partidan Pozueloren aurka neurtuko ditu indarrak Altamiran. Hirugarren partida Les Abellesen aurkakoa izango da, laugarrena Barcelonaren aurkakoa eta bosgarrena eta azkena, La Villaren aurkakoa.

Errugbiko Ohorezko Mailako liga erregularreko lehen fasea amaituta, gaur egin dute lehiaketaren bigarren itzuliaren zozketa Espainiako Errugbi Federazioaren egoitzan. 6 taldeko bi multzo eratu dira, sailkapenaren arabera (lehenengo 6ak edo A multzoa, eta hurrengo 6ak edo B multzoa). Asteburuan hasita, bost jardunaldiko bigarren fase bat jokatuko dute. Lehen fasean lortutako puntu guztiak kontuan hartzen dira sailkapen berrian ere.
Ampo Ordiziak hamargarren postuan bukatu liga erregularreko lehen fasea, 15 punturekin, azken partida 45-17 galdu baitzuen Burgosen aurka.
Zozketaren arabera, lehen partida Cisnerosen aurka jokatuko dute goierritarrek larunbatean, Madrilen, 14:00etan. Bigarren partidan Pozueloren aurka neurtuko ditu indarrak Altamiran. Hirugarren partida Les Abellesen aurkakoa izango da, laugarrena Barcelonaren aurkakoa eta bosgarrena eta azkena, La Villaren aurkakoa.
Bigarren multzo honetako lehenengo bi talde sailkatuek lehenengo taldeko beste sei talderekin batera lehiatuko dute Liga. Bigarren mailako azken bi sailkatuak, berriz, mailaz jaitsiko dira.