Maiatzaren 31n izango da aurten Xabier Ortiz de Luzuriaga bizikleta ibilaldia
Aurten internetez bakarrik eman ahal izango da izena, eta epea irekita dago dagoeneko.
Maiatzaren 31 larunbata da aurten Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko mendi bizikleta ibilaldia egiteko aukeratu duten data. Ohi bezala, Hegialdeko jaien atarikoa izango da topaketa, eta dagoeneko izena emateko aukera dago www.xabierortizbtt.eus webgunean. Aurten internetez bakarrik eman ahal izango da izena, eta 12 euro izango da
Aurtengoa 20. edizioa izango da, eta Legazpiko mendietan zehar izango du ibilbidea. Irteera, ohi bezala, Laubideko kale nagusitik egingo dute, 09:00etan, festa giroan. Helmuga ere bertan izango da. Parte hartzaile guztientzat kamiseta izango da, eta hainbat opari zozkatuko dira.













