102. Ordiziako Klasikoa bertan behera geratu da
Antolakuntza batzordeak ohar bidez jakinarazi du albistea. "Erabaki hori, maila horretako ekitaldi bat antolatzeko behar den aurrekontua osatzeko ezintasunagatik hartu da".

Uztailaren 25ean jokatzekoa zen 102. Ordiziako Klasikoa profesionalen txirrindulari proba bertan behera utzi dutela jakinarazi du antolakuntza batzordeak: “Erabaki hori, maila horretako ekitaldi bat antolatzeko behar den aurrekontua osatzeko ezintasunagatik hartu da”.
Jakinarazpen oharra honela amaitu dute: “Eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan guztietan lagundu diguten erakundeei, babesleei, bazkide babesleei eta laguntzaileei”.