Aste Santurako 'Plan, Plin, Plan'-a Ordizian
Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santurako oporraldirako 'Plan, plin, plan' udaleku irekiak antolatu ditu, jolasaren bidez, "adin bereko haurrekin, aisialdiko eskaintza indartuz". Izen-ematea zabalik dago.

Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santurako oporraldirako ‘Plan, plin, plan’ udaleku irekiak antolatu ditu, jolasaren bidez, “adin bereko haurrekin, aisialdiko eskaintza indartuz”. Ipuin kontaketak, sukaldaritza eta pultsera tailerrak, irteerak eta hainbat ekintza eskainiko dituzte apirilaren 14tik 16ra eta 22tik 25era, 09:00etatik 13:00etara.
Lehen Hezkuntzako haurrentzako jarduera da. Ordiziako Gaztelekua izango dute elkargunea. Gutxieneko taldea 8 lagunekoa izango da eta gehienezkoa, 30 haurrekoa.
Izen-ematea
Plazak mugatuak izango dira eta izen-emate ordena hartuko dute kontuan. Apirilaren 9ra arteko epea dago izena emateko, Hitzaro elkartean (Santa Maria, 4) edo Gazte Bulegoan (Barrenan). 35 eurokoa da matrikula. Diru sarrera egin (kontzeptuan haurraren izena jarri), ordainagiria matrikula orriari erantsi eta guztia Hitzaroko postontzian postontzian edo Gazte Bulegoan utzi beharko da.
Harremanetarako: 609 818 017 whatsappa edo hitzaro@gmail.com helbide elektrikoa.