Larunbatean inauteriak ospatuko dituzte Legorretan
Gazte Asanbladak oraindik mozorroak ez jasotzeko deia egin die herritarrei.

Gazte Asanbladak antolatuta, inauteriak ospatuko dituzte larunbatean Legorretan, beraz, oraindik mozorroak ez jasotzeko deia egin dute.
Egitaraua ondorengoa da:
- 12:30ean, Buruhaundiak
- 13:30ean, Martxoaren 8ko elkarretaratzea.
- 18:30ean, Iraunkorrak txaranga.
- 20:00etan, Irrintzi lehiaketa. 22:30ean Jipoituak eta Dj Pottokis taldeen kontzertuak.